Urteurreneko ekitaldian parte hartzeko izen ematea zabaldu du Txikitxu-Arrostaitzek

Atzerapenarekin bada ere, urrezko eta zilarrezko ezteiak ospatuko ditu Txikitxu-Arrostaitzek 2025ean.

Urteurreneko ekitaldi nagusian parte hartzeko izen ematea zabaldu du Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak. Datorren ekainaren 30era bitarte, taldearen ibilbidean zehar parte hartu duen orok eman dezake izena ondorengo galdetegian:
https://forms.gle/xKrifyu4SiZpAZGc6 edota zuzenean, astelehenetik ostegunera, arratsaldetan, dantzako lokalean agertuz.

Atzerapenarekin bada ere, “urrezko eta zilarrezko ezteiak” ospatuko ditu Txikitxu-Arrostaitzek 2025ean. Pandemiaren urtean, 2020an, bete zuen Txikitxuk mende erdia eta Arrostaitzek mende laurdena, baina, orduko egoerak hala behartuta, ospakizunak atzeratzea erabaki zuten.

Bada, datorren urterako egitarau oparoa prestatzen ari da taldea, eta udazkeneko ekitaldi nagusiarekin borobilduko du. Aurten, ikasturte berriarekin batera, espero dute egun horretarako entseguekin hastea.

Informazio gehiagorako: txikitxuarrostaitz5535@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak