Euskaratu dute atzera ere seinalea

Erabiltzailearen aurpegia Gora 2024ko otsailaren 16a

2023ko iraila ezkero, Elgueta zioen Ipurua pareko seinaleak, Eibarren. Euskaraz zegoen aurretik, baina seinale berria jartzerakoan agertu zen u letra. Berriki egin dute zuzenketa.

Eibarko Euskara Zerbitzutik azaldu dute 2023ko urriaren 17an heldu zitzaiela herritar batek ipinitako kexa. "Herritarrak zioenez, kartel berria jarri eta hala ere berriro ere gazteleraz utzi zuten. Guk kexa orduantxe tramitatu genuen", azaldu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak