Eremu horretan hamar farola daude guztira, eta zortzi dira jarri berri dituztenak. 32.989,23 euroko kostua izan dute lanek, eta 9.740,37 euroko dirulaguntza jaso du Eskoriatzako Udalak lan horretarako. Detekzio bidez jartzen dira martxan argiak. Hau da, pertsonaren bat pasatzen denean guztiz pizten dira argiak, horrela eguzki energia aprobetxatuz.