Ostiralean parte hartu zutenak honako hauek izan ziren:
-
Aratz Larrañaga: Kata, alebina (10-11 urte) eta Kumite alebina 35 kiloz azpikoen artean.
-
Udane Gorostiza: Kata, infantila (12-13 urte) eta Kumite infantila, 50 kiloz azpikoen artean.
-
Aetz Larrañaga: Kata, infantila (12-13 urte).
-
Juan Salazar: Kumite gaztea (14-15 urte) 60 kiloz azpikoen artean.
-
Irati Izurrategi: Kumite juniorra (16-17 urte) 55 kiloz azpikoen artean.
-
Leire Valor: Kata, seniorra.
-
Esther Gomez: Kata master 1 (40-49 urte).
Larunbatean kumitekoen txanda izan zen; 21 urtez azpikoek eta senior mailakoek hartu zuten parte; honako hauek:
-
Xavier Varteniuc: 21 urtez azpikoa, 70 kiloz azpikoa.
-
Iosu Madinabeitia: seniorra, 70 kiloz azpikoa.
-
Aitor Madinabeitia: seniorra, 70 kiloz azpikoa.
Lortutako emaitzak ikaragarriak izan ziren; hau bezalako maila handiko txapelketa batean guztiek erakutsi zuten maila ona dutela eta kanporaketak oso ondo borrokatu zituztela. Guztira bi bigarren postu eta hiru hirugarrenekin gatoz.
Emaitzak
Aratz: Kumiten, ligaxka oso parekatu baten ostean, Espainiako txapeldunorde izan zen. Katan, berriz, hirugarren nota onena atera ondoren, postu horri eustea lortu zuen, eta Espainiako 3. postua eskuratu.
Udane: Katan finalera pasatzetik gertu egon zen eta Kumiten borroka on baten ostean ezin izan zuen norgehiagoka gainditu epailearen erabakiz. Paper ona egin zuen munduko kopa batean.
Aetz: Kata ona egin arren ez zuen lortu finalera pasatzerik.
Juan: borroka ona egin ondoren ezin izan zuen kanporaketa gainditu, penalizazioen erruz eta bi puntu jasota.
Irati: lehen kanporaketa irabazi zuen Poloniako lehiakidearen aurka, bi erasoren ostean, eta epailearen erabakiz. Finalerdian Suitzako lehiakidea zuen zain, eta nahiz eta norgehiagoka berdindua izan, galdu egin zuen azkenean. Hala, Munduko Kopan hirugarren postua eskuratuta bukatu zuen txapelketa.
Leire: Katako finalera pasatzea lortu zuen, Kata on bat egin eta bosgarren postuan amaituz, podiumetik 0,5 hamarren eskasera. Podiumera igotzea lortu ez arren, oso ondo aritu zen.
Esther: lehenengo kata ona egin ostean, finalean sartzetik 0,3 hamarrenetara geratu zen.
Xavier: txapelketa bikaina egin zuen. Lehen kanporaketan Frantziako lehiakidearen aurka irabazi zuen 3 round jokatu ondoren KO eginda. Finalerdian Espainiako lehiakide bat izan zuen aurrez aurre, eta bigarren borrokan puntuka irabazi zion. Finalean, Poloniako aurkari gogorraren aurrean lehiatu behar izan zuen; final ona jokatu arren ez zuen irabazterik izan, eta azkenean, Munduko Kopako txapeldunorde geratu zen.
Iosu: Espainiako lehiakide baten aurka jokatu zuen lehen txandan, eta bi eraso nahiko berdindu ostean, azkenean galdu egin zuen. Ondo aritu zen, erronda gainditzea lortu ez arren.
Aitor: lehen kanporaketa Herbehereetako lehiakidearen aurka irabazi zuen 3 round-en ostean. Bigarren kanporaketan Espainiako lehiakide baten aurka jokatu behar izan zuen, baina epailearen erabakiz 3 round-etara joan zen, eta horrela ere irabazi egin zuen. Finalerdietan, Espainiako beste lehiakide baten aurka jardun zuen eta galtzea egokitu zitzaion, Munduko Kopako hirugarren postua eskuratuz.
Zorionak guztioi lortutako emaitzengatik! Entrenamendu gogorrak izan dira hilabete hauetan txapelketa oso garrantzitsua prestatzeko eta denak maila onean aritu dira, dominengatik borrokatzeko gertu eta maila handia erakutsiz.