Patricio Binik Espainiako txapelketarako txartela lortu du Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Karate Taldea 2025ko api. 18a, 13:42

Apirilaren 12an ospatu zen Euskadiko Kick Boxing Txapelketa Bilbon. Saioa gimnasioaren Tano Team taldeko Patricio Bini eta Danel Izurrategik lan bikaina egin zuten: Binik bi modalitatetan irabazi zuen eta Espainiako Txapelketarako sailkatu da; Izurrategik finalean borrokatu zuen eta finalerdira iritsi zen.

Joan den larunbatean, apirilaren 12an, Kick Boxingeko Euskadiko Txapelketa jokatu zen Bilboko La Casilla kiroldegian. Ekitaldia Euskadiko Kick Boxing eta Muay Thai Federazioak antolatu zuen.

Tano Team taldeko Patricio Bini eta Danel Izurrategi borrokalariek parte hartu zuten txapelketan, biak Saioa gimnasioaren ordezkari. Maila handiko jarduna izan zuten biek eta euren kategoriatan Euskadiko txapeldun izateko borrokatu zuten.

Patricio Binik lan bikaina egin zuen LIGHTCONTACT eta FULLCONTACT modalitateetan, biak irabazita Euskadiko txapeldun bihurtu zen. Emaitza horri esker, Espainiako Txapelketarako sailkapena lortu du, eta maiatzaren 22tik 25era bitartean jokatuko da La Nuciako (Alacant) herrian. 

Bestalde, Danel Izurrategik KICKLIGHT modalitatean lehiatu zen, eta finalera iritsi zen. Borrokaldi estua izan zuen, azken segundura arte maila handian borrokatuz. Azkenean, gutxigatik ihes egin zion lehen postuak, baina lan oso txukuna egin zuen. Espainiako Txapelketan parte hartzeko postu batera geratu da, eta agian aukera izango du han lehiatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak