Kumitean, senior mailan, 70 kiloz azpikoetan, borrokaldi guztiak lehen roundean irabazi zituen, lehen postuan sailkatuz. Justu hilabete lehenago, otsailaren 22an, XV. Nazioarteko Oyama Kopan egon zen, Santa Coloma de Gramaneten (Katalunia). Han, halere, ezin izan zuen dominarik lortu, bi borrokaldi on egin arren –bat irabazi eta bestea galdu–.
Txapelketa horretan, halaber, Leire Valor, Irati Izurrategi eta Xavier Varteniuc ere aritu ziren. Azken horrek brontzezko domina eskuratu zuen.
Aitor Madinabeitiaren prestakuntza hori guztia munduko txapelketara ondo iristeko helburuarekin egiten ari da. Izan ere, maiatzaren 10ean, IFK txapelketa izango du Leipzigen (Alemania).