Irati Izurrategi, bi modalitatetan aritu zen. Batetik, emakumezkoen junior mailan, kata modalitatean eta bestetik, kumitean, 53 kiloz azpikoetan.
Xavier Varteniuc ere, gizonezkoen junior mailan aritu zen. Batetik, katan eta, bestetik, kumitean, 68 kiloz azpikoetan.
Biak oso ondo aritu ziren, bai katan eta baita kumitean. Irati, kata modalitatean, finalaurrekoetan geratu zen eta laugarren postua eskuratu zuen. Kumitean, berriz, lehen postuan sailkatu zen. Varteniucek, aldiz, bietan irabazi zuen urrezko domina.
Senior mailako Gipuzkoako txapelketa duela bi aste jokatu zuten Aretxabaletan, honako emaitza hauekin:
- Iosu Madinabeitia (lehen postua kumitean, 67 kiloz azpikoetan).
- Danel Izurrategi (lehen postua kumitean, 60 kiloz azpikoetan).
- Carlos Sanchez (lehen postuan kumitean, 84 kiloz azpikoetan).
- Aitor Madinabeitia (bigarren postua kumitean, 75 kiloz azpikoetan).
- Leire Valor (hirugarren, katan).
- Xavier Varteniuc (hirugarren, katan).
Horiek guztiak ariko dira azaroaren 2an Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Euskadiko txapelketan.