Aitor Madinabeitia hirugarren British Open txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Karate Taldea 2024ko urr. 9a, 10:08

Aitor Madinabeitia arrasaterra, hirugarren postuan, ikurrina soinean.

Karateka arrasatearrak senior mailan hartu zuen parte, kumite modalitatean, 70 kilo baino gutxiagokoen kategorian. Lehen aldia izan du txapelketa honetan.

Ingalaterran izan da Aitor Madinabeitia arrasatearra, British Open Kyokushinkai txapelketaren 46. aldian. 25 herrialdeetako 500 parte-hartzaile izan dira han, eta Madinabeitiak "maila handia" duela erakutsi du.

Hiru erronda jokatu zituen, guztira, arrasatearrak. Michal Kowalcyzk poloniarra izan zuen aurkari lehenengoan, eta garaipena eskuratu zuen; bigarrenean, berriz, Dave Kientz herbeheretarra izan zuen aurkari, eta hor ere irabazi egin zuen. Finalerdietan, Hans Kristian Havreberg norvegiarra izan zuen aurrez aurre, baina oso parekoak izan ziren bi round-en ondoren, tameshiwari modalitatera jo zuten: norvegiarrak arrasatearrak baino taula gehiago apurtu zituen, eta, horrenbestez, berarendako izan zen garaipena, hirugarren postua eskuratuz Madinabeitiak.

Leire Valor arrasatearra, Arrasateko Saioa karate taldeko kidea, ere han izan zen une oro arrasatearraren alboan, eta baita Gasteizko Yin-Yan klubeko lagunak ere.

Arrasateko Saioa karate taldeko kideak eta Gasteizko Yin-Yan klubekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak