Ring Fullcontact Senior modalitatean parte hartu zuen –63,50 kg azpikoetan– Euskadiko selekzioarekin. Finalaurrekora iritsi zen, baina galdu egin zuen hor. Zapore mingotsarekin geratu zen, baina pozik egindako lanagatik. Izan ere, puntuetara galdu zuen eta brontzezko domina ekartzea lortu.
Patriciok esan digunez, esperientzia ahaztezina izan da, eta datorren urtean itzultzeko gogoa du, Arrasatera urrea ekartzeko.
