Benjaminen mailan (8-9 urte) Julen Barquero izan zen, alebinen artean (10-11 urte) Markel Giraldo eta infantiletan (12-13 urte) Juan Salazar eta Daniela Maduro. Guztiek jardun zuten karate modalitatean lehian eta Madurok kumiten ere bai.
Emaitza politak eskuratu zituzten eta lehiakideek izandako bilakaera erakusten dute.
Daniela Maduro podiumera igo zen, hirugarren postua eskuratuta, kata zein kumite modalitateetan.
Juan Salazar bigarren postuan geratu zen kumiten eta Markel Giraldo laugarrena izan zen hirugarren postua eskuratzeko lehia galduta.
Maiatzaren 18an KWF Txapelketa
Hurrengo txapelketa maiatzaren 18an jokatuko dute, Gasteizen, KWF Txapelketa, hain zuzen ere. Elkarteko kide ugari izango dira han.