Esther Gomez katan aritu zen, 41-45 urte arteko kategorian. Hirugarrenez aritu zen Euskadikoan eta irabazi egin zuen, bigarren urtez jarraian, saio bikaina eginez.
Gorka Izurrategi, bestalde, katan (46-50 urte) eta kumitean (41-50 urte, 75 kiloz azpitik) aritu zen. Katari dagokionez, bigarren aldia zuen eta ondo aritu zen arren, ez zuen dominarik lortu, maila altua baitzegoen. Kumitean, ostera, bere lehen aldia izan arren, hirugarren amaitu zuen. Saio ona egin zuen eta ziur gaude horrek lagunduko diola datozen txapelketei aurre egiteko konfiantza hartzen.
Carlo Sanchez, azkenik, katan (35-40 urte) eta kumitean (35-40 urte, 75 kilotik gora) aritu zen lehian. Katan, brontzea lortzeko borrokan galdu egin zuen, domina barik geratuz. Kumitean, berriz, finalera iritsi zen, baina galdu egin zuen, zilarrezko domina eskuratuz.
Oro har, pozik gaude lortu ditugun emaitzekin. Akatsetatik ikasten jarraitzea dagokigu orain.