Honako hauek hartu zuten parte:
-
Nahia Barandiaran eta Leire Valor: kata senior maila.
-
Iosu Madinabeitia: Kata senior mailan eta kumite senior mailan, 67 kiloz azpikoetan.
-
Esther Gomez: kata beteranoa (41-45 urte)
-
Gorka Izurrategi: kata beteranoa (46-50 urte) eta kumite beteranoa (41-50 urte) 75 kiloz azpikoetan.
-
Carlos Sanchez: kata beteranoa (35-40 urte) eta kumite beteranoa (35-40 urte) 75 kilotik gorakoetan.
Kata modalitatean guztiok bi kata egin genituen maila handia erakutsiz. Lehenengo postua eskuratu zuten, nork bere mailan, Iosu Madinabeitiak, Esther Gomezek eta Carlos Sanchezek. Eta hirugarren postua Leire Valorrek, Nahia Barandiaranek eta Gorka Izurrategik.
Kumite modalitatean ere emaitzak bikainak izan ziren. Lehen postua eskuratu zuten Madinabeitiak, Izurrategik eta Sanchezek.
Emaitza horiei esker martxoaren 24an Iruña Okan jokatuko den Euskadiko txapelketarako sailkatu dira hiru beteranoak.