Herritar batek bidali digun argazkian ikusi daitekeen bezala lorezainen ardura politikoa daukan PSOEko zinegotziak lan gatazkaren konponbidea eskatzen duten kartelak kentzen dabil greba egoerari irtenbide bat bilatu beharrean.
EAJ eta PSOE alderdiei hitza bete dezatela eskatzen diogu.
Uztaileko osoko bilkuran esan zuten ados zeudela lorezainen aldarrikapenekin, baina oraindik ez dira haiekin elkartu.