Plastiko bilketa egin zen atzo herrian, eta gero, hori erakutsi Herriko Plazan. Guztion ardura dela, norberaren ardura ere badela, klima aldaketaren aurka jardutea gogorarazi zuten, adibidez, ahalik eta zabor gutxien sortuta, energia gutxi kontsumituta eta hori berriztagarria izanda, autoa gutxi erabilita eta garraio publikoaren alde eginda eta beste hainbat kontutan.