Olazar Jubilatu Elkartearen oharra bere bazkideei

Olazar Erretiratuen Elkarteko zozketa.

Olazar Erretiratu elkartetik zenbait oharren berri eman nahi diegu gure bazkideei. Horrekin batera, abenduaren 16an, kultur etxeko lokalean egindako zozketaren zenbakiak ere zeintzuk izan ziren adierazi gura izan dugu.

2020. urte honetan, konfinamenduagatik, etxeratze-aginduengatik, maskarengatik, ziurgabetasunagatik eta gabeziengatik pandemiak mundua hankaz gora jarri duen eta jende askorentzat urte arraroa eta zaila izaten ari den urte honetan, zuek ondo izatea espero dugu.

Zuzendaritza Batzorde honek ezin izan duen arren aurtengo egutegian aurreikusitako ezer martxan jarri, elkartzen jarraitzen dugu (ahal izan dugunean) elkartearen gai guztiak egunean izateko.

Bilera horietako batean, aho batez erabaki zen aurtengo bazkide-kuotarik ez kobratzea, aurten ezin izango dugulako ezer egin. Gabonetako meriendan urtero egiten den gabonetako saskien zozketa egitea ere erabaki zen: 25 pakete zozketatu dira, eta otar bat emango zaio Eskoriatzan dugun 100 urtetik gorako pertsona bakarrari.

Zozketa abenduaren 14an egin zen Kultur Etxean, bilerak egiten ditugun lekuan, eta udal langile bat jarri genuen zenbaki saridunak ateratzeko lanetan. 25 saridunen izenak abenduaren 21ean jarriko dira jubilatuen bulegoaren atean eta, beste ohar guztien moduan, Kultur Etxeko iragarki oholean. Irabazleei banan-banan ere deituko zaie telefonoz. Paketeak jaso ahal izateko jubilatuen bulegoan zein egun eta ordutan egongo garen ere jakinaraziko da. Gogorarazten dizuegu paketea jaso ahal izateko ezinbestekoa dela bazkide txartela erakustea.

Datorren urtean jarduerak egin ahal izatea espero dugu, eta lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu guztioi jai zoriontsuak opatzeko eta besarkada estu bat emateko.

Zuzendaritza batzordea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak