Asteburu biribila SMARTLOG OINTXErentzat. David Peñaren jokalariek bi garaipen sendo eskuratu dituzte Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, eta Liga Femenina 2ko B multzoko lidergoa hartu dute. Zazpi jardunalditan sei garaipen lortuta, arrasatearrek denboraldi hasiera bikaina egiten ari direla berretsi dute.
Larunbatean, ROMAKURUMA U.E. MATARÓ izan zuten aurkari. Partida oso parekatua izan zen lehen hiru laurdenetan, eta azken hamar minutuetara 50-49ko markagailu estuarekin iritsi ziren. Une erabakigarrian, ordea, OINTXEk bere bertsiorik onena erakutsi zuen. Azken laurdenean 30 puntu sartuta, aldea ireki eta garaipen garrantzitsua eskuratu zuen (80-66).
Igandean, berriz, TGN BÀSQUETen aurka jokatu zuten. Aurreko eguneko ahalegin fisikoa gorabehera, arrasatearrek beste partida sendo bat osatu zuten. Lehen zatian abantaila hartu (40-33), eta atsedenaldiaren ostean nagusitasuna handitu zuten, erasoan eraginkortasun handia erakutsiz. Azkenean, 89-64ko garaipen argia lortu zuten.
Bi garaipen hauekin, SMARTLOG OINTXE sailkapeneko lehen postuan dago, sei garaipen eta porrot bakarrarekin. Azken hiru jardunaldietan garaipena lortu dute, eta taldeak gero eta konfiantza eta sendotasun handiagoa erakusten du, bai jokoan, bai une erabakigarriak kudeatzeko orduan.
Datorren asteburuan atseden hartuko dute arrasatearrek, denboraldi hasiera bikain honen ondoren indarrak berreskuratzeko eta hurrengo erronkei aurre egiteko.
Zorionak, neskak! Aupa OINTXE!

Argazkiak: Angel Ayastuy