Smartlog Ointxek denboraldi hasiera bikainarekin jarraitzen du. Arrasateko taldeak hirugarren garaipena lortu zuen larunbatean, urriaren 17an, jokatutako hiru partidetan hirugarrena, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian Stadium Casablanca Zaragoza taldeari 64-58 irabazita.
Partida oso lehiatua izan zen, eta bisitariak aurretik izan ziren markagailuan neurketaren zatirik handienean. Zaragozako taldea hamar puntuko abantailarekin iritsi zen azken laurdenera, baina Ointxeko jokalariek erreakzio ikusgarria izan zuten. Azken hamar minutuetan 16 puntuko aldeko partziala lortu zuten, markagailuari buelta eman eta garaipena eskuratzeko.
Harmailetako giro bikaina ere erabakigarria izan zen. Ibarra kiroldegira bertaratutako zaleek etengabe animatu zuten taldea, eta azken laurdeneko une erabakigarrietan bultzada handia eman zieten jokalariei.
Nabarmentzekoa izan zen, halaber, klubeko harrobiko hiru jokalari kadete aulkian egon izana. Jokatzeko aukerarik izan ez bazuten ere, lehen taldearekin batera lehiaketa-egun bat bizitzeko aukera izan zuten.
Garaipen honekin, Smartlog Ointxek hiru garaipen pilatu ditu lehen hiru jardunaldietan, eta Emakumezkoen 2. Ligako sailkapenaren buruan jarraitzen du. Hurrengo partida Barakaldoren aurka jokatuko