Mondragon Unibertsitateak Santutxu 70-60 gainditu zuen atzoko partidan. Atzokoan, Arriren taldeak asko sufritu zuen lehen zatian, bizkaitarren hasiera bikainari esker. Izan ere, 17 – 29 agintzen zuten lehen laurdenaren ostean, eta atsedenaldira 31 – 38 joatea lortu zuten.
Baina aldageletatik bueltan, makina morea topera jarri zen eta defentsan zein erasoan joko bikaina eginez Santutxu gainditu zuen, hirugarren laurdenean 29 – 12ko partziala lortuz, azken laurdenari bere aldeko 60 – 50ekin aurre eginez.
Santutxu azken laurdenean markagailura hurbiltzen saiatu zen arren, Mondragon Unibertsitateak partida nahi zuen tokian mantentzen jakin zuen, eta partida amaiera lasai samarra izan zuen.
Beste finalerdian, Amurriok Padura garaitu zuen 65 – 62, eta, ondorioz, arabarrek Ointxe taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak final handian, 18:30ean hasita. Zatoz Iturripera!