SMARTLOG OINTXEk garaipen handia lortu du Lleidan

Erabiltzailearen aurpegia Ointxe! Saskibaloi KE 2025ko urr. 5a, 20:50

Emakumezkoen 2. Ligan hasiera ezin hobeto izan du Smartlog Ointxek; kantxa oso zail batean lortutako garaipena. Berdinketarekin amaitu den eta luzapenean erabaki den partidua izan da: 80-83.

Smartlog Ointxe Lleidan aurkeztu da atzerriko fitxaketarik gabe -oraindik Joana Dominales-ek ez baititu bere arazo administratiboak konpondu Angolatik Espainiara bidaiatu ahal izateko- baina ez da aitzakia izan Arrasateko taldeak Liga hau garaipenarekin hasteko.

Partida parekotasun handiarekin hasi da eta lehen laurdenean Smartlog Ointxe 18 – 19 aurretik jarri da, baina bigarren laurdenean kataluniarrek Arrasatekoen erasoei eutsi diete 16 – 7 hautsi eta atsedenaldira 34 – 26 alde joateko.

Atsedenaldiaren ostean, lehen saskiratzeak Lleidako taldearentzat izan dira, baina laster Smartlog Ointxe indartsuago defendatzen hasi da, eta erasoko bere trebetasuna hobetu du 17 – 24 jarriz.

Smartlog Ointxek hobeto jokatu du azken 10 minutuetan eta partida amaitzeko 30 segundo falta zirenean 66 – 72 nagusi zen. Bi jaurtiketa libre huts egin ondoren, hiruko bat (+ 1) etorri da, eta Arrasateko jokalariek huts egindako 2 jaurtiketa libre (72-72).

Luzapenean, Smartlog Ointxe zorigaiztoko partida amaiera horretatik suspertu da, eta partidara berriro lotzen jakin dute, partzial horretan 8-11 irabazteko, eta denboraldiko lehen garaipena Arrasaterentzat izan da.

Datorren larunbatean Smartlog Ointxe taldearen debuta izango da Iturripen, Pontevedrako talde galiziarraren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak