Ointxe beteranoen taldea neska bila!

Erabiltzailearen aurpegia Ointxe! Saskibaloi KE 2025eko irailaren 19a

Ointxeko beteranen taldea iaz sortu zen,  saskibaloian berriro jokatzen hasteko ilusio handiz. Denboraldi honetan zehar, taldeko jokalariak erreferente bihurtu dira. Kirolak ez du adinik eta gainera denok dakigu kirola egitea oso osasuntsua dela. Ointxeko beteranoen taldean horixe ikusi ahal izan dugu eta talde giroan saskibaloiaz izugarri disfrutatu dute neskek.

 

Orain, bigarren denboraldirako prestaketa hasi da, eta taldea jokalari berri bila dabil. Ez da aurretiko esperientziarik behar, ez da maila kontua: helburua kirola egitea da, lagun berriak egitea eta saskibaloiaz gozatzea.

πŸ‘‰ Entrenamenduak asteartetan izaten dira 20:30ean Musakolako kiroldegian.

πŸ‘‰ Partidak, berriz, hilean behin jokatzen dira, giro onean eta lehiakortasun osasuntsuan.

Beraz, baldin eta saskibaloia probatu nahi baduzu, edo gaztetako zaletasuna berreskuratu, hau da zure aukera.

Anima zaitez eta zatoz gurekin esperientzia honetaz gozatzera!

Izena emateko idatzi: administrazioa@ointxe.eus

πŸ’œ AUPA OINTXE NESKAK!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak