Smartlog, Ointxe klubaren LF2 mailako saskibaloi taldearen babesle ofizial berria

Erabiltzailearen aurpegia Ointxe! Saskibaloi KE 2025ko ira. 11a, 13:59

Smartlog Group-ek lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Ointxe saskibaloi-klubeko emakumezkoen taldearekin, LF2 ligan lehiatzen dena, eta babesle nagusi bihurtu da hurrengo bi denboraldietarako. Akordioan jasota dago, Smartlog marka taldearen elastikoen aurrealdean agertuko dela, eta, horrez gain, klubaren irudiari lotutako sustapen-onurak izango ditu.

Ointxeko emakumezkoen taldeak duela hiru urte egin zuen debuta Bigarren Maila Nazionalean, harrobiko kalitate bikainari jarraipena emanez. Denbora tarte labur honetan etengabe gora egitea lortu du, 2024an emakumezkoen LF2n lehiatzeko txartela lortu zuen, Estatu mailako hirugarren lehiaketa. Ahalegina, konpromisoa eta dedikazioa islatzen duen ibilbidea.

Smartlog Group-ek Debagoieneko eskualdean errotuta dagoen eta inklusioa, errespetua, pasioa eta ahalegina bezalako baloreak sustatzen dituen Ointxe klubaren proiektuarekin bat egiten du orain. Lankidetza horren oinarri diren printzipioak bat datoz Smartlog Group-en filosofiarekin.

 

Xabier Zubizarreta, Smartlog Group-eko CEO:

"Kirolaren aldeko gure apustua markaren ikusgarritasuna baino haratago doa. Gizartean eta gure ingurunean eragin positiboa duten ekimenak babesten ditugu. Ointxerekin bat gatoz tokiko talentua, aukera-berdintasuna eta gainditze kolektiboa sustatzeko ikuspegiarekin. Harro gaude emakumezkoen taldeari ibilbide honetan laguntzeaz ".

 

Oihane Agirre, Ointxe klubeko presidentea:

"Ointxe bezalako klub batentzat, Smartlogen laguntza izatea bultzada handia da. Babes horrek hazten jarraitzeko egonkortasuna ematen digu, eta aurrez gure Ointxapeldunak taldeari emandako laguntzari esker mantentzen dugun lotura indartzen du".

 

Akordio horren bidez, Smartlog enpresak kirolaren aldeko apustua indartu du, gizartean eragin positiboa sortzeko tresna indartsua baita. Ointxeko LF2 taldeari laguntzea bada tokiko talentua garatzen laguntzeko eta inguruneko aukera-berdintasuna sustatzeko modua.

Hala, bi dira jada taldearen babesa duten klubeko taldeak, LF2ko emakumezkoen taldea eta Ointxapeldunak, desgaitasuna duten pertsonen talde mistoa; Smartlog Group babesle nagusia da 2024tik, eta helburu nagusia pertsona horiek gizartean benetan integratzea da, saskibaloiaren jardunaren eta balioen bidez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak