Denboraldiaurreko lehen astea bete dute

Erabiltzailearen aurpegia Ointxe! Saskibaloi KE 2025ko ira. 1a, 17:41

Abuztuaren 23an, astelehenean, hasi ziren LF2ko gure neskak denboraldia prestatzen. Aurten ere LF2ko mailan jokatuko dute, Galizian hasi eta Kataluniaraino, iparraldeko taldeak aurkari izango dituztela.

Denboraldia urriaren 4an hasiko da eta Ointxe taldeak LF2n parte hartuko du Katalunian, Lleidan zehazki, 19:00etatik aurrera.

Ordura arte, jokalariek pultsu fisiko eta taktiko egokia hartzeko helburua izanda, lagunarteko partidak jokatuko dituzte datozen egunetarako. Lehenengoa irailaren 6an izango da, Gasteizen, lehen mailako taldearen aurka. Eta irailaren 10ean beste lagunarteko bat izango da, oraingo honetan Iturripen, Challenge Ligako Unibasket Logroñoren aurka.

Irailaren 19an Galdakaon jokatuko den Euskal Kopako finalerdia izango da eta bertan LF2ko Barakaldo izango dute aurkari.

Aurreko denboraldiarekin alderatuta, Naroa Zabala, Ane Esnal, Arene Etxebarria eta Odeth Betancourt venezuelarra, baja izango dira.

Ointxeko harrobian oinarri sendoa duen multzoa ahalik eta lehiakorrena izateko, zuzendaritzak Uxue Etxarte eta Joana Legarreta gipuzkoarren, Mertxe Carrillo kataluniarraren eta Joana Antonio angolarraren fitxaketak itxi ditu.

Aurreko denboraldian jokatu zuten Izar Bediak, Nerea Kabuek eta Naia Badiola harrobiko jokalariek jarraituko dute, eta baita Nerea Garaik, Oihane Sarastik, Uxue Espartak eta Sonia Gutierrezek. Itxaropen handia dago harrobiko bi gazteren ekarpenean: Alazne Canales eta Maddi Lizarralde.

Arlo ekonomikoan, zuzendaritzak lanean jarraitzen du denboraldi honetan taldearen babesle nagusia ixteko, eta hori ezinbestekoa da proiektuak beharrezko bideragarritasuna eta kaudimena izan ditzan. Baieztatuta dago, ordea, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, AUSOLAN, LANA, LABORAL KUTXA eta JMAk taldearen funtsezko babesle izaten jarraituko dutela.

Udalarekin eta Aldundiarekin egiten ari diren gestioek ere jarraitzen dute, denen babesa beharrezkoa izango du-eta klubak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak