Ointxe klubak izen-ematea zabaldu du, urte osorako kuotarik gabe saski eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Ointxe! Saskibaloi KE 2025ko uzt. 28a, 17:18

Ointxe! Saskibaloi klubak 2025-26 denboraldirako izen-emate kanpaina jarri du martxan, eta aurten sekulako berrikuntza dakar: urteko kuotak guztiz doakoak izango dira saski eskolan izena ematen dutenentzat. Parte hartzaileek  sarrerako kuota bakarra (40€) ordaindu beharko dute, eta hortik aurrera ez dute bestelako gasturik izango denboraldi osoan zehar.

Kirola guztiontzat 

Ointxe! klubak urrats sendoa egin du saskibaloia herritar guztiengana hurbiltzeko eta aukera berdintasuna sustatzeko. Urte osoko kuotarik ez izateak erraztasun handia emango die famili askori, eta kirola egiteko motibazioa handitu egingo du. Gainera, izena ematen duten guztiek jokorako ekipazioa jasoko dute, taldeko partaide sentimendua areagotuz eta talde nortasuna sendotuz.

Ointxe klubarendako berebiziko garrantzia du saski eskolak; klubaren oinarria da eta mimoz lantzen saiatzen gara. Saskibaloia talde kirolak izanik, talde lana, errespetua eta diziplina lantzen dira. Helburu txikiak lortzen ikasten dute, porrotetik ikasiz eta ahalegina baloratuz. Saskibaloiak gorputza koordinatzea, abilidade motor finak eta orokorrak garatzea eta osasun ohitura onak eskuratzea ahalbidetzen du. 

Izen-ematea irekita dago jada

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago, eta interesa dutenek Ointxe! klubaren webgunean (ointxe.eus) egin dezakete matrikula. 

Klubetik adierazi nahi dugu esperientzia eta maila guztietako jokalariak ongi etorriak direla, eta talde ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dela adinaren eta mailaren arabera.

Animatu eta zatoz Ointxe familiara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak