Bigarren Nazional mailako liderrak dira

Erabiltzailearen aurpegia Ointxe! Saskibaloi KE 2021ko urr. 25a, 15:36

Denboraldiko laugarren partidua jokatu dute 2. Nazional mailako neskek eta hau ere irabazi egin dute. Askartza Claret talde bilbotarraren bisita jaso zuten Iturripen eta azken emaitza 69-60 izan zen. Atsedenaldirako bi puntuko abantailarekin joan ziren bilbotarrak baina Mondragon Unibertsitatea taldeak hirugarren laurdenean lortutako hamar puntuko abantailari eustea lortu zion.  Argazkiak: Angel Ayastuy.

Bigarren Nazional maila berria da baina hasiera ezin hobea eman diote. Momentu honetan kategoriako liderrak dira lau garaipenekin. Azken partiduan, Askartza Claret taldearen aurka, defentsan sufritu zuten, bereziki errebotean, baina hiruko marratik lortutako saskiratzeei esker lortu zuten abantaila markagailuan. Iñaki Arri da taldeko entrenatzailea eta berak adierazi moduan merezitako garaipena lortu dute. Helburu nagusia taldea finkatzea dela esan digu Arri-k eta bereziki nesken saskibaloia maila gorenean mantentzeko lanean jarraitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak