EBA mailako hainbat jokalarik bat egin dute Movember ekimenarekin bibotearekin, argazkian ikus daitekeen moduan.
Partidu garrantzitsua duda barik, Iturripen jokatutakoa; Tabirako taldearen aurka jokatutakoa galdu egin zuten gure mutilek eta sentsazioak ez ziren onak. Baina horrelako egoera bati aurre egiteko zer hoberik berriro kantxara irten eta saskibaloian jokatzea baino!. Gogotsu kantxaratu dira, hasieran 8 eta 0-ko partziala lortuz. Hala ere Burgoseko taldeak hainbat aldaketa egin ditu eta lehen laurdena beraientzako izan da (15-21). Biharren laurdena berriz etxeko taldearendako izan da eta atsedenera 4 puntuko aldearekin joan dira. Hirugarren laurdenean ere aldea handitzea lortu dute gure mutilek. Luze joan da azken laurdena etxeko taldearendako, azkar egin dituzte-eta bost faltak; honek asko moteldu eta luzatu du jokoa, behin eta berriro jaurtiketa libreetan izan direlako Burgosko jokalariak. Arri entrenatzaileak adierazi digu "Burgos taldea oso talde sendoa dela baina Ointxe!-ko jokalarien talde-lanak asmatu duela".
Hurrengo partidua jokatzera Gasteizera joango dira gure mutilak, Baskonia izango dute-eta aurkari. Arri-k adierazi digu partidu zaila izango dela, Baskonia taldea dinamika onean delako.