Aurten, hazten segitzeko asmoz, ekintzaz jositako egitaraua prestatu dute Mondravemberkoek; horietako asko, herriko elkarteekin, tartean gure klubarekin. Aste honetan bertan, gure jokalariei mugimenduren inguruko hitzaldia eskaini zien Iban Arroiabek, taldeko kideak.
Azaroaren 17an, gure EBA mailako etxean jokatzen duela aprobetxatuta, Movember-eko klideekin batera argazkia aterako dute joklariek. Parte-hartu nahi duten entrenatzaileak, jokalakiak edo jokalari ohiak, ordezkariak eta abarrak parte-hartzera gonbidatuta daude, baita azaroan zehar bibotea uztera.
Egun berean, kiroldegian, itxulapiko bat jarriko da dirua biltzeko eta kamisetak, errifak eta txapak ere salgai egongo dira.
Arrasate Ointxe taldea Movember mugimenduarekin!