Askorendako nekeza izango da gogoratzea zertan zineten; beste askorendako, ezinezkoa, jaio gabe egongo zineten eta.
1983ko martxoaren 3an, Royde kooperatiba sortu zen Bergarako Amillaga kalean.
Aurretik Sussen Vasca bezala ezaguturiko Alemaniako filiala erosi zuten bertan lanean zebiltzan langileak.
Ez zen erraza izan: inongo esperientziarik gabe enpresa baten kudeaketan, eta kooperatibismoan; langile izatetik ugazaba izatera oso denbora laburrean. Hasierak, gainera, beste traba batzuk ere izan zituen: egoera ekonomikoa ez zen oso lagungarria eta, inguruko enpresetan lana soberan zegoenez, ohikoa izan zitekeen beste lantegi batera lan bila jotzea.
Testuinguru ezkor hura kontuan hartuta ere, langile talde batek aurrera jarraitzea adostu zuen, non eta beraien etxeak abal bezala jartzeraino, enpresa gaizki egonez gero zabalik mantendu ahal izateko.
Roydek etengabeko berritze eta gure bezeroen behar eta eskariei erantzun ahal izateko bideratuko egokitzapen prozesu etengabean dihardu. Ezinbestekoa zaigu gure hornitzaileekin saretutako harremana aitortzea eta herriarekin eta ingurunearekin harremanetan eta gizarte proiektuetan parte hartzea.
Roydek 40 urtean aurrera egin du; gure ondasun garrantzitsuena pertsonak izan dira eta izango dira. Eskerrik beroenak Royden jaiotze eta garapenean lana sendo eginez bideragarria bihurtu zenuten hasierako langile zein bazkideei eta Roydetik pasa zareten guztiei, denbora luzeago edo laburragoan izanda ere; izan ere, guztien lana oso baliagarria izan zaigu.
----------
Mikel Errasti Legazpia
Royderen izenean
Bergara