Lehen asteburuan eguraldi euritsua eta hotza egon zen arren , taldetxoa bildu zen Bedoñabeko herri eskolako patioan eta jausgailuarekin jolasak egiten, taldean murala margotzen, goma jokoan … pasa zuten goiza bertaratutakoak.
Datorren astebururako proposamenak ere bota zituzten: pizza egitea eta parkourra.
Beraz, hauen nahiak betetzen ahaleginduko dira hezitzaileak martxoak 14an.
Larunbat goiza lagun giroan eta ekintzak eginaz pasatu nahi duten guztiek gogoratu eguraldi eguzkitsua edo ateri bada Arimazuri plaza izango dela elkargunea eta eguraldi euritsua bada Bedoñabe herri eskolako patioa. San Andreseko Gaztetxokora joateko aukera ere egongo da giro atsegin eta epelean egotea erabaki ezkero.
Goizeko 11:00etan izango da hitzordua, animatu!