Musakola auzoan laugarren ludoteka ibiltaria egingo da asteburu honetan.
Auzo honetako azkena izango da eta jarraian San Adres auzoan egingo du geldialdia.
Otsailak 29ko larunbat goizean, 11:00etatik 14:00etara bitartean ekintza ugari egiteko aukera egongo da euskal giroan.
Musakolako Gaztetxoko atarian elkartu eta adostutako ekintzak aurrera eramango dira.
Egongo da zer egin, material ugari izango baitituzte bertan: mahai jolasak, kapla, aurpegi margoketa, tenpera, soka, goma, jausgailua, baloi, salto-saltoa... guztiak musikaz girotuta.
Zapatuko hitzordua beraz, 11:00etan Musakolako Gaztetxoko atarian izango da. Animatu!