Ludoteka Ibiltaria Musakolan

Erabiltzailearen aurpegia Ludoteka Ibiltaria 2020ko ots. 13a, 12:25

Musakolako ludoteka ibiltariak hirugarren geldialdia egingo du

Pasa den asteburuan 23 haur animatu ziren egitasmoan parte hartzera. Batzuk lehenengo asteburuan ere egon zirenak eta beste batzuk aldiz, beraien lehen ludoteka ibiltarira.

Heldu batzuk ere animatu ziren eta jarrera parte hartzaile eta gertukoa izan zuten, hezitzaileen aldetik mila esker!

Goiza, mahai jolasekin, elkarri aurpegia margotzen, marrazkiak egiten, sortzen … gustura pasa zuten.

Lehen astean proposatutako ideia ere aurrera eraman zuten eta Krepak egin zituzten aurrelan guztia elkarrekin adostu ondoren.

Datorren larunbaterako proposamenak ere bota zituzten, sukaldatzea asko gustatzen zaie eta ideia pila bota zituzten.

Bestalde, jolas aktiboak egiteko gogoa azaldu zuten: Just Dance, koltxonetekin, salto saltoa…

 

Datorren larunbatean ere, bikain pasatu ahal izateko animatu eta gerturatu!

Otsailak 15ean goizeko 11:00etan Musakolako Gaztetxoko ataria izango da elkargunea.

Beti bezala haur zein guraso edo helduak ongi etorriak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak