Hirugarren asteburua ere pasa du San Andres auzoan ludoteka ibiltariak eta datorrenarekin amaiera emango diogu hurrengo urtera arte.
Arrasatearrek herrian aukera ezberdin asko izan zuten arren martxoak 23ko larunbat honetan, ekimenean parte hartzera animatu zirenak ere izan ziren.
Koltxonetetan saltoka, mahai jolasetan, eraikuntzak eginaz… goiza pasatzeko giro aparta egin zuen eta ondo aprobetxatu zuten.
Martxoak 30erako proposamenak luzatu zituzten, parkur eta pizzak egiteko gogoa azalduz, beraz hezitzaileak jakinaren gainean jarri zituzten prestatzen joan daitezen.
Azken ludoteka ibiltaria izanik, ondo aprobetxatuko dutelakoan gaude gerturatzen direnak.
Iragarkien arabera eguraldia eguzkitsua egingo omen du beraz, Arimazuri plazan elkartu goizeko 11:00etan eta eguerdiko 14:00ak arte topera gozatzeko aukera egongo da.
Animatu eta gerturatu San Andres auzoko ludoteka ibiltarira!
Eskerrik asko aurten ere parte hartu duzuen guztioi, euskaraz jolastuz eta elkar ezagutuz goiz eta egun politak pasa ditzakegula erakutsi diguzuen guztioi.
Laster arte eta segi lagun berriak eginaz euskaraz bizitzen!