Auzoa euskaraz girotuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ludoteka Ibiltaria 2019ko martxoaren 21a

Ekimeneko parte hartzaileak gonbidapena luzatu zuten kartel baten bitartez.

San Andres auzoan ludoteka ibiltaria martxa bizian doa. Parte hartzaileak oso aktibo eta autonomoak dira.

Pasa den asteburuan eguraldi eguzkitsua izan zuten eta kanpo espazioan ekintza ugari burutu ziren.

Datorren zapatu goizean, nahiz eta Arrasaten bestelako ekintza ugari egongo den euskara elkarteen urteurrenak direla eta, San Andres auzoan ere jai giroan ospatuko dugu ludoteka ibiltariaren bitartez.

Euskaraz jolastu, harremandu, auzoa girotu eta goiz atsegina pasatzeko parada izango da Arimazuri plazan.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean ludoteka ibiltariaz gozatu eta jarraian euskara elkarteko bazkari eta urteurreneko egitarauan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Animatu eguna euskaraz gozatzera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak