Musakola auzoan bukatu da ludoteka ibiltaria

Erabiltzailearen aurpegia Ludoteka Ibiltaria 2019ko ots. 26a, 12:34

Musakolako azken Ludoteka ibiltarian, hezitzaileok furgonetaz arazoak izan genituen eta berandu iritsi ginen. Hau dela eta, barkamena eskatu nahiko genieke bertan zain izan zirenei eta eskerrik asko itxaron zutelako.

23 haur eta gaztetxo izan ziren bertan eta 2 heldu ere animatu ziren parte hartzera. Eguraldi ederra  egin zuenez, ekintza guztiak kanpo espazioan egiteko aukera izan genuen.

 Pasa den astean botatako proposamenak aurrera eraman ziren. Krepak egin genituen, parkourra, esku pilotan aritu ginen, tatuajeak egiten, aurpegiak margotzen, sua jolasean, goma eta sokarekin…

 Goiz atseginarekin eman genion bukaera auzo honetako Ludoteka ibiltariari hurrengo urtera arte, baina kontuan izan, oraindik San Andres auzoan egongo garela martxoaren 9an hasita. Beraz, bertara gerturatu daitezke auzo honetako haurrak eta ludoteka ibiltariaz beste 4 larunbat goizetan gozatzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak