Hiru asteburutan zehar egon da jadanik Musakola auzoan ludoteka ibiltaria.
parte hartzaileak botatako proposamenak aurrera eraman dira eta jende ugarik parte hartu du orain arte.
Asteburu honetan auzoko azken ludoteka ibiltaria gauzatuko da.
Jarraian inauterien asteburua izango da non herriko ekintzetan parte hartu ahal izango duten.
Martxoaren 9an hasita berriz, San Andres auzoan egingo du bere geldialdia ekimen honek.
Larunbat honetan beraz, Musakola auzokoen azken hitzordua goizeko 11:00etan izango da bertako Gaztetxoko atarian.
Aurrez botatako proposamenak, krepak egitea eta parkur antzeko zerbait jartzea izan dira.
Otsailaren 23an, bertan elkartzen direnen artean erabakiko dute ekintza hauek aurrera eraman edo beste batzuekin gozatu.