Ludoteka ibiltariak hirugarren asteburuan jarraian egingo du geldialdia Musakola auzoan.
Pasa den asteburuan egin zuen eguraldi ederrarekin ekintza ugari egiteko aukera izan zen eta oraingoan ere badirudi eguraldiak lagunduko duela.
Aurrekoan izandako parte hartzaileak oraingoan sukaldaritza egiteko proposamena bota zuten baina gerturatzen direnen artean erabakiko da zer egin.
3-12 urte bitartekoak eta hauen arduradun edo gurasoak parte hartzeko aukera dute bertan.
Elkargunea Musakolako Gaztetxoko ataria izango da eta eguerdiko 14:00ak arte euskaraz bi hezitzaile bidelagun izanik, jolastu, dantzatu, sukaldatu… parte hartzaileen nahiak betetzen saiatuko dira.