Joan zen Urriaren 5ean, 3. DBH osoa eta 4. DBHko Ekonomia eta Ekintzailetzako taldeak La Caixa Fundazioak antolatutako LABEMPRENDE gune ibiltarian egon ziren. "Ekintzaileak izatea, Begiratzea, Pentsatzea, Egitea eta Hastea" lelopean antolatutako jardueran, gune elkarreragile eta multimedia bat biltzen zituen espazioa izan zen (autobusa). Bertan, ikasleek ekintzailetzaz gogoeta egin eta hartan sakontzeko aukera izan zuten, ekintzailetza eta sormenaren arloko jardueren, lekukotasunen eta proiektuen bidez jorratu zituztenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.