Euskadiko IV Filosofia Olinpiada

Erabiltzailearen aurpegia Kurtzebarri BHI 2022ko api. 6a, 10:45

 

Euskadiko IV Filosofia Olinpiada ospatu zen pasa den ostiralean Donostiako UPV-EHU fakultatean. Kurtzebarri ikastetxearen izenean DBH 2 eta DBH 3 mailetako hiru ikasle izan ziren bertan. Marrazketa modalitatean aukeztutako lanagatik, finalisten artean sailkatu zen DBH 2. mailako gure ikasle bat.

Goiz eder bat igarotzeaz gain, lehia estua eta txapelketaren maila bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen gainontzeko ikastetxeetatik etorriktako dozenaka ikaslerekin batera. Zorionak parte-hartzaile guztiei!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak