25. urteurreneko erakusketa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Kurtzebarri BHI 2021ko abe. 1a, 11:10

Hona hemen ikastetxeak zabaldutako mezua. Animatu bisitatzera!

Arratsalde on!

 

Mila esker, gaur Kurtzebarri BHIk 25 urte hauetan egindako

ibilbidea jasotzen duen irudi erakusketa honen aurkezpenera

bertaratzeagatik.

 

Eskerrak eman nahi dizkiet bereziki, erakusketa hau prestatu,

antolatu eta aurrera eraman izan duten lankideei.

 

Resu, Carlos, Iñaki, Pili, Kontxi, mila esker bihotzez.

 

Gatzagarrak, Eskoriatzarrak, Aretxabaletarrak eta Arrasatearren

bat edo beste ere izan dira gure ikastetxetik pasatako

herritarrak. Eta hori da izan ere batzen gaituen ezaugarrietako

bat. Herritarrak garela eta herritarrak izateko hezten ditugula

gure ikasleak.

 

Eta herritar guzti hauei zor diegu garena.

 

Horregatik egokia iruditu zaigu bueltan ematea jasotakoaren

sikiera zati txiki bat.

 

Beraz erakusketa honen helburua, Kurtzebarri BHI osatzen joan

garen pertsona guztiei eskerrak ematea da.

 

Mila esker denoi!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak