Zaporeak elkartearen bitartez, Lesbos eta Atenasko errefuxiatu-guneetan hilabete hauek pasatzeko gehien faltan botatzen dutena oinetako on batzuk direla jakin dugu. Horregatik, Euskal Herri osoan egingo den oinetako bilketari gure babesa eman diogu gure Ikastetxetik ere. 94 oinetako pare jaso ditugu. Mila esker guztioi zuen elkartasunagatik!