Eskerrak, osasun publikoko profesionalei

Erabiltzailearen aurpegia Juncal Bakaikoa Larrea 2018ko mar. 17a, 15:00

Bizitzak dituen aferak direla eta, proba bat egitea egokitu zitzaidan otsailean.

Oraindik emaitzarik ez, baina benetan pertsona atsegin eta samurrak tokatu zaizkit inguruan; administraritza nahiz osasun mailan lanean dabiltzanak. Horregatik gutun hau.

Lehenik eta behin, Arrasateko ospitalean, dermatologian lan egiten duten Berridi dermatologoa eta Anabel erizain laguntzailea zoriondu behar ditut, nirekin izan duten gozotasun eta leuntasunarengatik.

Bigarrengoz, Martin Aperribai erradiologoari, Joxe -uste dut- erizainari eta laguntzaile taldeari, tratu gertu, zuzen eta egokiagatik. Uneoro ni lasaitzen ahalegindu zirelako, batez ere Martin, bere amak eta nik izen bera dugula-eta anekdotak kontatzen.

Eta, azkenik, Arrasatetik Gasteizera, han ere gauza bera, erradiologoa oso atsegina eta gertutasun handikoa. Normalean oker daudenak esaten ditugulako, honako hau, kontrakoa.

Urduri eta arduratuta joaten garenoi horrela tratatzearren, mila-mila esker, eta jarraitu horrela!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak