Ugaztegiarrek gaita deitzen zioten. Gaitaren antzeko soinua du eta, gaitan bezala, soinua ez da eteten. Albokak, baina, ez du aire-erreserba gordetzeko zakurik edo poltsarik.
Arnasketaren teknika ikasteko, urez betetako edalontzi batean lasto bat sartu eta burbuilak ateratzeari utzi gabe putz egin behar da.
Fermin izan zen Ugaztegiko azken albokaria, baina aurretik gehiago ere izan ziren, hiru anaia Altubetarrei, (Los hermanos gaiteros, gaztelaniaz) deitzen zieten arabarrek. Ugaztegitik Arabara joaten ziren soroan lan egitera. Ez ziren oharkabean pasa, nahikoa bihurriak izan behar zuten.