Haurraren lehen hortzak. Esaerak:
- "Agertu xako txatxurtxuak, txatxurtxuak dako eta haginka egin xao"
- "Txatxurtxuak miñ emuten dotzue ezta, bihotza?"
- "Ointxe dauzka txatxurrak urtetzen"
Araotzen eta inguruko auzo eta herrietan, esaldi hauek ehunka aldiz entzun ditugu eta uste nuen denok ulertzen genuela “txatxurtxo” hitza, baina konturatu naiz ezetz. Gazte askorentzat berba ezezaguna da. Galtzen ari den hitz eder bat baita.
Lehenengo txatxurrak 6 eta 12 hilabete artean azaleratu ohi dira eta, ia betik beheko ebakortzak izaten dira (aurrealdean eta erdialdean behean daudenak). Ez dago arau finkorik, haurraren garapenean beste hainbeste gauzetan bezala.
@ibon_iza txiolariak hau idatzi dit: Arratian ‘txantxurrek’
(Gure mutikotxoaren txatxurtxoak dira argazkikoak)