Karapaixua

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2024ko mar. 1a, 11:32

Karapaixoa (Karapaixua, Oñatin). Garizuman aittabitxiak eta amabitxiak seme-alaba besoetakoei egiten zien oparia da. Gaur egun karapaixo gozoak egiten dituzte okindegietan, baina ez dago gaizki lehenago bezala etxean egitea ere. Bilobek asko estimatzen dute.

Besoetakoa semea bazen soldadutzara joan arte egiten zioten eta alaba bazen, ezkondu arte. Tamaina dezenteko baserriko opil bat zen, triangelu formakoa, txorizoak eta arrautzak eramaten zituena. Gaur egun karapaixoaren bertsio berri bat dago, bertsio gozoa. Gozoki eta txokolatezko arrautzez apaindutako esne-opil bat da. Urteen poderioz ospea galduz joan da eta jada ez da ia egiten, nahiz eta oraindik ohitura honi loturiko familiak egon, batez ere Debagoienen eta Oñatin ospe berezia du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak