Juana Zubia eta Patxi Korkostegiren ezkontza

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2024ko uzt. 28a, 17:08

Argazki zaharra, 1932koa, Juana Zubia (1908-03-27an jaioa) eta Patxi Korkostegiren ezkontzan. Murgiko Maiztegi baserrira ezkondu ziren, eta han bizi izan ziren bizitza osoan. Argazkiko batzuk ezagutu ditugu.

90 urtetik gorako jendeari esker, batzuk ezagutu ditugu; Araoztarrak eta murgitarrak dira. Argazki honetan ikus dezakegu, nola janzten ziren Oñatiko baserritarrak ezkontza batera joateko.

Argazki honetan agertzen den Bernardo Zubia, Jaturabeko haitzetik erorita hil zen 1962an 56 urte zituela. Urrexolatik Araotzera zetorren gau ilun batean, errepidera jaitsi beharrean, moztuta eta amildegira zihoan bidea jarraitu zuen eta Atxikan haitzetik errepidera erori zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak