Sorgin batek esan ei zion neskatilari: "gura dozu ura?". Eta urrezko edalontzia eman zion.
Edalontzia hartu zuenean eskuetan eta ikusi zuenean urrezkoa zela, "Jesus" esan ei zuen, eta hori entzutean sorgin denak ezkutatu egin ziren.
Neskatilatxoa urrezko edalontziarekin geratu zen.
