Garagarrak irabazten

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2024ko urtarrilaren 7a

Garagarrak irabazten bikotea. Joan den mendeko 40ko hamarkadan, Araozko ume batek bikote bat ikusi zuen besarkatzen eta aitari galdetu zion: "Zertan dabiltza?". Eta aitak erantzun: "Garagarrak irabazten".

Garai hartan ez zen ohikoa bikoteak besarkatzen ikustea, bai, ordea, astoak "garagarrak irabazten" ikustea. Umeari ez zitzaion arraro egin pertsonak ere egitea.

Garagarrak irabazten: Astoa hankaz gora etzanda, bizkarreko hazkurak kentzen eta bizkarra garbitzen jardutea. Ohean buelta eta buelta dabilenari ere esaten zaio: "Zer, garagarrak irabazten ala? "

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak