Anastasio Zubiaren bizitza kontatzen duten bertsoak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2023ko abe. 21a, 19:43

Bada liburu eder bat Anastasio Zubiaren bizitza azaltzen duena, baina irakurtzeko nagi bazara Bitoriano Gandiagarenak direla uste dugun bertso txiki hauek ondo laburbiltzen dute. Aste honetan aurkitu ditugu zimurtutako parera batean eta sinadurarik gabe, baina datarekin.

Anastasiok ehiztari-bertsolari lagunak bazituen, baina ez ziren hain onak, horregatik uste dut Gandiagarenak direla. Anastasio zein Gandiaga gizon apartak ziren, eta bertso hauek zabaltzea merezi dute.

Hauek dira bertsoak:

Anastasio Zubia,
saltzaile ibiltaria,
Gipuzkoa ta-Arabaren
arteko mugalaria,
Artia-Gaboño maldei
berak zemaien bizia.

Morrosko ilegorria,
axuri eta-azeria,
Moro ta Linda-astoetan
hor darama merkantzia,
soineko, oheko jantzi
ta zernahi zirtzileria.

Non auzo, non baserria?
han denda ta-han dendaria;
"Irun-Madrid" du goitizen,
han-hemen du geltokia;
neguan Oñati-buelta,
udatean Barrundia.

Ehiztari ta peskaria,
bazterren azterlaria,
susa, ontto, amuarrain
uso, oilagor, erbia,
denera da allegatzen
haren talentu argia.

Griña bat dauka zolia;
libertade gutizia;
ez du sustrairik botako
hain da-ta abenturaria!
askatasunaren haur da,
jarei eta urduria.

Ibilteari josia,
bidaritzara jarria,
mundutik hura joan zen,
ezin egon zen geldia;
Anastasio zeritzon,
noiz ote du itzulia?

1966. Martxiaren 29. (Bitoriano Gandiaga?)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak