Hegazti baten urdaileko azken poltsa da. Elikagaiak biguntzeko eta birrintzeko balio die; harritxoak izaten dituzte barruan. Hegaztiek ez dute hortzik eta harritxoak irensten dituzte digestioari laguntzeko; hori da beraien mastekatzeko era.

Baapurdiñ bat. Baapurdiña, Araotzen. Batuan: errota, hera, arandoi. Gazteleraz: molleja. Arandoia ia jaten ez den oilaskoaren zati bat da, baina ni mutikoa nintzenean, gure amonak, ondo garbitu eta prestatzen zuen; niretzat, "baapurdiña" zen oilaskoaren zatirik gozoena.
Hegazti baten urdaileko azken poltsa da. Elikagaiak biguntzeko eta birrintzeko balio die; harritxoak izaten dituzte barruan. Hegaztiek ez dute hortzik eta harritxoak irensten dituzte digestioari laguntzeko; hori da beraien mastekatzeko era.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.