Gurasoen mehatxua izaten zen arbiak erein gabe bazeuden, ez zela San Bernardorik. Horregatik, gazteak, arbiak ereiteko irrikan egoten ziren.
Zaharrak gara eta azkenak izango gara, seguruenik; oraindik menditik joaten jarraitzen dugu, baina autoz itzultzen gara. Araba mendiko gailurretara iristean, adar-hotsak eta lekaixoak entzuten ziren. Aurten gauza bera egin dugu, baina inork ez digu erantzun.