Soldadu frantsesek hondakinetan patata batzuk utzi ei zituzten eta bere garaian erne egin ziren. Frantsesen mendekua zela pentsatu zuten, baina handik pasatu zen gizon batek esan ei zien aprobetxa zitezkeela. Garbi ikusten da patata ez zutela ezagutzen.
Rafael Garitano (1723-1784) Bergarako parrokoa, garai hartako gizartearen pobrezia handiaz eta goseaz arduratuta, patata lantzen eta jaten irakasten hasi zen.
